Bambú Estudio

Pribatutasun-politika

BAMBU ESTUDIO DISEÑO SLen arduratzen gara tratatzen ditugun datu pertsonalez, eta datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia zorrotz betetzeaz. Besteak beste, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena.
Horri jarraituz, honako alderdi hauek jakinarazten dira BAMBU ESTUDIO DISEÑO SLen datu pertsonalei buruz egiten dugun tratamenduaren gainean:

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Tratamenduari buruzko printzipioak

Datu pertsonalei buruz egiten den tratamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak (aurrerantzean, DBEO), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duenak, eskatzen dituen printzipioak errespetatzen dira:
  • Zilegitasun-, leialtasun- eta gardentasun-printzipioa: asotzen ditugun datuak zilegi, era leialean eta gardenean tratatzen dira, interesdunen aldez aurreko baimenarekin, beharrezkoa denean, edo, hala badagokio, interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunak eskatuta kontratu-aurreko neurriak aplikatzeko, edo tratamendua beharrezkoa denean legezko betebehar aplikagarri bat betetzeko, edo arduradunak edo hirugarren batek bilatzen dituen interes legitimoak betetzeko, betiere interes horien gainetik ez baldin badaude interesdunaren oinarrizko interesak edo eskubideak, datu pertsonalak babestea eskatzen dutenak; bereziki, interesduna haurra denean.
  • Helburua mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?” atalean azaltzen diren helburuetarako erabiltzen dira.
  • Datuak gutxitzeko printzipioa: printzipio horren arabera, erabiltzaileek egiten dituzten kontsultak eta eskaerak kudeatzeko behar-beharrezkoak direnen datu pertsonalak bakarrik biltzen ditugu.
  • Zehaztasunaren printzipioa: biltzen ditugun datu pertsonalak zehatzak eta, behar izanez gero, eguneratutakoak izango dira. Horretarako, datu pertsonaletan aldaketarik izaten bada, erabiltzaileak jakinarazi egin beharko digu, dagokion eguneratzea egin dezagun.
  • Gordetzeko epea mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zenbat denboraz gordeko dira zure datu pertsonalak?” atalean zehazten diren epetan gordeko dira.
  • Osotasun eta konfidentzialtasun printzipioa: printzipio hori betetzeko, datu pertsonalen segurtasun egokia bermatzen denean tratatuko dira horiek, baimendu gabeko edo legez kanpoko tratamendutik babestea eta horiek galtzea, suntsitzea edo halabeharrez kaltetzea bermatzea barne, eta horretarako komeni diren neurri teknikoak zein antolamenduzkoak aplikatuko dira.

Datu pertsonalen zer kategoria tratatzen ditugu?

Webgune honetan, datuen kategoria hauek tratatzen ditugu:
  • Harremanerako formularioaren bidez bildutako datuak: izen-abizenak, posta elektronikoaren helbidea, erabiltzaileak egindako kontsulta edo eskabidea.
Kontakturako formularioan asterisko baten bidez markatuta dauden datu pertsonal guztiak nahitaez eman beharrekoak dira. Beraz, erabiltzaileak ez badu horietakoren bat ematen, ezingo diogu erantzun bere kontsulta edo eskabideari.
Bestetik, cookieen bidez ere jasotzen da bestelako informaziorik, esaterako erabiltzaileek webguneaz egiten duten erabilera, ikusi dituzten orriak, horien jatorria, kokapen geografikoa eta IP helbideak; hala ere, informazio hori modu erantsian jasotzen da, hau da, erabiltzaileak identifikatu gabe. “Cookie-politika” atalean eskura duzu erabiltzen diren cookieei buruzko informazio.

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Kontakturako formularioaren bidez bildutako datuak: erabiltzaileak formulario horren bidez ematen dizkigun datu pertsonalak erabiltzen ditugu egiten dituzten kontsultak eta eskaerak kudeatzeko eta izapidetzeko.
Sare sozialetako gure profiletako erabiltzaileen datuak: gure erabiltzaileekin elkarreraginean aritzeko, batik bat, hainbat sare sozialetan ditugun profiletan argitaratzen dituzten iruzkinei erantzuteko.

Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?

Kontakturako formularioaren bidez bildutako datuak: interesdunek formulario betetzean ematen dizkiguten datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa horiek egiten dituzten kontsulta eta eskaerei erantzuteko eta izapidetzeko beharra da.
Sare sozialetako gure profiletako erabiltzaileen datuak: gure sare sozialetako jarraitzaileen eta erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa horiek jarraitzen ematen diguten baimena da; hala ere, edozein unetan utzi ahalko diote baimena emateari.

Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

BAMBU ESTUDIO DISEÑO SLen tratatzen ditugun datu pertsonal guztiak interesdunek berek edo horien legezko ordezkariek emandakoak dira.
Webgune honen bidez lortzen ditugun datu pertsonalak “Kontaktua” formularioaren bidez bildu izan ditugu, edo gurekin harremanetan jartzeko gaitutako posta elektronikoko helbidearen bide.

Nori jakinaraziko zaizkie zure datu pertsonalak?

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak ez ditugula hirugarren batzuei jakinarazten, legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa denean izan ezik.
Dena dela, hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditugu zenbait kontutarako, eta horiek tratamenduaren arduradun gisa arituko dira datuen tratamenduari buruz dagokion kontratua sinatu ondoren, DBEOren 28.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

“Kontaktua” formularioaren bidez bildutako datuak: formularioa betetzean erabiltzaileek ematen dizkiguten datuak erabiltzaileen kontsultak edo eskaerak izapidetu bitartetan gordeko dira, eta, jarraian, ezabatu egingo ditugu.
Gure sare sozialetako profiletako erabiltzaileen datuak: datu pertsonalak dagokion sare sozialean gordeko ditugu jarraitzaileek sare sozialetan guri jarraitzeari uzten dioten arte.

Segurtasuna

DBEOren 32. artikuluan ezarritakoari jarraituz, BAMBU ESTUDIO DISEÑO SLek neurri tekniko eta antolakuntzazko egokiak hartu ditu arriskuaren pareko segurtasun-maila bermatzeko.
Segurtasun-mailaren egokitasuna aztertzeko, bereziki kontuan hartu izan dira datuen tratamenduak dituen arriskuak, batez ere emandako, gordetako edo beste era batera tratatutako datu pertsonalak suntsitu, galdu edo ustekabean edo legez kanpo aldatzearen ondorioz, edo datuak baimendu gabe jakinarazteagatik edo eskuratzeagatik.

Cookieak

Cookieak dira testu-fitxategi txiki batzuk, eta fitxategi horiek disko gogorrean edo webgune jakin batzuetako orrietara sartzen den edo horiek bisitatzen dituen ordenagailuaren memorian gordetzen dira. Era horretan, erabiltzailearen lehentasunak ezagutu ahal dira hura berriro konektatzen denean. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzte irakurri bertan dauden datuak, eta ezin dira sartu informazio pertsonalera eta ezin dituzte irakurri beste hornitzaile batzuk sortutako cookieak.
Ikus “Cookien-politika” atalean webgune honetan erabiltzen diren cookieei buruzko informazioa.