Bambú Estudio

Guri buruz

Kaixo! Bambu Estudio gara. Neurrira egindako sukaldeen diseinuan espezializatuta gaude. Gure helburua zure etxe eta estilora egokitutzen den espacio bakan eta funtzionala sortzea da.
Gasteizko Hedegile kaleko 32. zenbakian kokatuta, 2022an ekin genion gure ibilbideari, urteetako lan independentearen ondoren gure esperientzia uztartuz. Bere gain bakoitzean gehiago hartu nahi duen merkatu baten baitan, guk, korrontearen aurka joanez, etxean hain funtsezkoa den sukaldean zentratzea erabaki genuen. Xehetasunei erreparatzen diegu eta diseinua etxearen esentziarekin integratzean jartzen dugu arreta.

Rocío

Kaixo! Rocio naiz, sukaldeen diseinuan 15 urte baino gehiagoko esperientzua duen barnediseinatzailea.
Sukalde bat diseinatzerako orduan bezeroarengan zentratzen naiz: entzun, ulertu eta beharrak sakonki ezagutu, informazio horrekin sukalde perfektua sortzeko. Nire helburua estetikoki erakargarriak izateaz gain, ahalik eta funtzionaltasun handiena eskaintzen duten sukaldeak diseinatzea da. Nire ustez, sukaldeak zure bizimoduaren isla izan behar du, eta xehetasun bakoitza zure egunerokotasuna erosoagoa eta atseginagoa egiteko pentsatuta egon behar da.
Sukalde bakoitzean erosotasuna, diseinua eta eraginkortasuna uztartzen dituen diseunia aurkitzea da nire helburua, betiere zure espazioaren ezaugarrietara egokituz. Zure sukaldea berritu edo zerotik sortu nahi baduzu, pozik lagunduko dizut zure ametsetako proiektua gauzatzen.

Hebe

Kaixo! Hebe naiz, sukaldeen diseinuan espezializatutako arkitektoa. Niretzat, sukaldea etxearen bihotza da, bertan bizi direnen nortasuna islatu eta aldi berean funtzionala eta abegikorra izan behar duen espazioa. Horregatik, etxe bakoitzaren testuingurua errespetatzen eta osatzen duten proposamenak sortzen ahalegintzen naiz, diseinua arkitekturarekin modu orekatuan integratuz.
Nire lana altzariak neurrira diseinatzean oinarritzen da, eta horri esker, nire sormen grina eta ezagutza tekniko guztiak aplika ditzaket sukalde bakoitza espazio bakan bihurtzeko. Proiektu bakoitza modu berritzailean pentsatzeko aukera bat da, espazioa optimizatu eta eguneroko esperientzia hobetuko duten irtenbide pertsonalizatuak bilatuz.
Ikuspegi integral batekin, sukalde bakoitza janariaren prestaketa soilerako leku bat baino askoz gehiago izatea bilatzen dut, bertan uneak partekatzera eta egunerokotasunaz gozatzera gonbidatzen duen espazio bat. Estetika, funtzionaltasuna eta originaltasuna uztartzen dituen diseinu baten bila bazabiltza, pozik lagunduko dizut hori gauzatzen.

Sukaldea etxearen
bihotza da